miércoles, 2 de mayo de 2012

Gaur bost taldek egin dute euren aurkezpena klase magistralean: Goazen afaltzera!, Apurka, Eguzkikolore, Trikimailua eta Joxemari Dra!! Talde batzuek bideoen bitartez azaldu dituzte euren teknografiak, beste batzuek ordea, abestien bitartez eta hitz eginez. Gainera arazo teknikoak direla medio, talderen bat inprobisatzera behartuta egon dira; hala ere, lan polita egitea lortu egin dute. Ohikoa ez den moduan, klasea bukatu baino lehen, aurkezpen guztiak amaitu dira eta Alaitzek azalpen bat emateko denbora izan du. Klasea bukatzeko, Alaitzek interesgarria iruditu zaion liburu bat gomendatu digu. Bere izena "Mal de escuela" da. Bertan esaten da nola pertsona bat "zopenko" bat izatetik irakasle izatera pasatzen den...baten bat geure burua emandako adibidearekin identifikatu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario