miércoles, 16 de mayo de 2012

AGUR ESATEKO GARAIA HELDU DA...

Hiru hilabete luze hauen ostean esan dezakegu nahiko pozik gaudela egindako lanarekin eta ikasitako gauzekin. Irakasle eta metodologia ezberdina izan denez, nahiko harritu gara, onerako hori bai, eta horrek interesa eta motibazioa sortu du gugan.

Lehenengo astean erlaxazio saioa egin ostean, ikasgaia nondik joan zitekeen ez genekien, batez ere, hurrengo egunetan Manuel Arearen eta Glogsterrean egindako lanagatik. Ariketa bakoitza, besteekin zer ikusirik ez zuen, eta hetereogeneotasun hau positiboki hartu genuen.

Orokorrean, irakasleak planteaturiko helburuak bete izan ditugu, eta esan bezala, edukiekin nahiko pozik ibili gara.

Gainera, programa berri asko ezagutzeko aukera izan dugu. Esaterako, voki, issue, glogster etab.
Esan behar dugu, Issue programa oso baliagarria sortatu zaigula, beste ikasgaietarako erabili ahal izan ditugulako.

Glogsterrarekin aurkezpena egiteko modu interesgarri aukera izan genuen, nahiz eta, egia esanda, arazo teknikoak direla eta ezin izan genuen erabili.
Aurkezpenarekin ere, oso pozik gaude, bai klase magistralean bai talde txikian eginikoekin. Gainera, arazoak izan arren, inprobisatzeko dugun gaitasunei eske, aurkezpena aurrera atera eta gainera era positibo baten egin genuen.

Taldekideek egindako aurkezpenei dagokionez, benetan gustatu izan zaizkigunak egon dira. Beste batzuk ez hainbeste, baina, esan bezala, baten bat erabat hunkitu gaitu, egindako lanagatik eta batez ere era alternatiboan egiteagatik.

Amaitzeko, eta ondorio moduan, esango dugu, ikasgai honetan erabilitako programei esker, eta oro har egindako gauzek, gure irakasle etorkizunean mesede egingo digutela uste dugu, eta hortaz, hemendik eskerrak ematen dizkiogu Alaitzi.

PD: Ez da pelota egitearren!!

Ikasgaia bideo umoretsu batekin hasi genuen, eta ikasgai agurtzeko, nola ez, umorea aukeratu dugu:

Agur!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario