viernes, 2 de marzo de 2012

PORTAFOLIOA

*Saio teorikoan:


Saio hau hasteko irakasleak Ken Robinsonen bideo bat aurkeztu digu. Bideo hori “Hezkuntza sistemaren paradigma” deitzen da eta bideo horretan Robinsonek gauza hauek aipatzen ditu:
-Munduko herrialde guztiek hezkuntza publikoaren erreforma egiten ari dira.
-Bi arrazoi daude:
*Alde batetik arrazoi ekonomikoarengatik, izan ere ez dakigu nola hezi behar ditugun gure semeei, beraiek XXI. mendeko ekonomia ulertzeko.
*Bigarren arrazoia kultura izango litzateke, izan ere haiek beraiek bizi diren kultura ulertu behar dutelako.
-Umeek ez dute beharrezkoa ikusten eskolara joan behar dutenik.
-Ikasleek ez dute sinesten eskolara joanez gero eta lan egin ezkero, nota onak ateratzeko baldintza denik eta lan on bat edukitzeko baldintza denik.
-Gaur eguneko Hezkuntza sistema sortu zen garai ezberdin baterako. Ilustrazioaren eta industria iraultzaren garaian hain zuzen.
-Beraz hezkuntza publikoa sortu zen, horrela txirotasunean bizi ziren pertsonak ikasteko aukera izateko.
-Bi alderdi garrantzitsuak ditu Hezkuntza publikoa:
*Alderdi ekonomikoa eta alderdi intelektuala.
-Gaur egun umeek estimulazio handiekin bizi dira. Gainera gurasoek umeei gustatzen zaizkien gauzak kentzen dizkiete oharkabetzen badira. Izan ere umeek eskolan daudenean aspertzen dira eta normalean nahiko erraz galtzen dute arreta.
-Beraz esan daiteke gaur egun dagoen hezkuntza sistema, industrializazio garaian zegoena bezalakoa dela. Eskolak fabrikak bezalakoak dira, txirrinak dituzte, irakasgai ezberdinak daude eta umeei taldeetan banatzen ditugu.
-Robinsonek arrazoi akademiko guztiengatik, hezkuntzaren paradigma aldatu behar dela aipatzen du.




Eta saio teoriko hau bukatzeko, talde bakoitzak pasaden egunean aztertutako Manuel Arearen testuan ateratako galderak esan ditugu. Ateratako galderak hauek dira:

# Nola hurbildu teknologia berriak pertsonei?
# Ume batek nola ikas dezake IKT-ren bidez informazio egokia aukeratzen?
# Ze formakuntza behar dugu irakasleok gelan IKT-a lantzeko?
# Zeintzuk dira ikasten ikasteko gaitasunak?
# Nola egon hezkuntza teknologia berriekin batera eguneratuta?
# Zer arazo ekar dezake teknologiaren erabilera erraz horrek?
# Irakurketa, bakardadea lan egiterako orduan…
# Nola irakatsiko da informazioaren trataeran trebatzea?
# Teknologiaren berrien alde guztiak onuragarriak dira?
# Zer lortu nahi dugu teknologia berriekin? Eduki bat sortzea edo metodologia bat sortzea?
# Prest gaude teknologia berriak integratzea? Zer da hau integratzea eta nola egin daiteke?
# Eskoletan blog-ak egitean zer gertatzen da ikasleen intimitatearekin? Non jarri muga?


*Saio praktikoan:
Saio praktikoan taldeka jarri gara eta gure Bloga eraikitzen jarraitu dugu, baina hori egin aurretik talde batzuk orain arte egindakoa aurkeztu digute. Horretarako zer egin duten eta zein gauzak osatzen duten haien bloga azaldu digute.
Nahiko baliogarria iruditu zaigu aurkezpen hau izan ere, gure bloga zuzentzeko aukera eman digulako eta horrela guk orain, lehen egindako gauzak ondo antolatzeko parada izan dugu.
Hau egin ostean, gure bloga zuzendu dugu eta batzuk argazkiak eta bideoak igotzen jarraitu dute. Eta besteak Glogster izeneko orrialdea kuxkuxeatu dugu. Orrialde horretan aurkezpenak egiteko aukera dago eta guk aurkezpen txiki bat egiten saiatu gara.
Klasea bukatzeko Glogster orrialdean egindako aurkezpentxoa blogera igo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario