miércoles, 21 de marzo de 2012

Steve Jobsen istorio hunkigarria

Gaurko klasearen hasieran, Alaitzek teknografiari buruzko adierazpide batzuk eman dizkigu. Ikasle askok harekin hasi eta ia bukatu dutel jakin izan dugu, hala ere orain lana egiteke dago.
Honen ostean Joxemi Correa Donostiko magisteritza eskolako katedratikoaren aurkezpen bat ikusi eta aztertu izan dugu.Aurkezpen horretan teknologia berriari buruzko zenbait ezaugarri behatu ditugu.

Amaitzeko Steve Jobs informatikariaren bideo bat ikusi dugu. Bideo hartan Stamfordeko unibertsitatean emandako diskurtso bat aurkezten zitzaigun. Bertan haren bizitzako 3 istorio kontatzen zituen. Berak zioen gauza handirik ez zela baina esan behar dugu, tipo honen istorioak entzuteak erabat unkitu gaituela. Batez ere bere bizitzak emandako buelta guztiengatik eta hainbat egoera konplexu bizi izanagatik.

Hemen uzten dizuegu Steve Jobsen argazki bat, aipaturiko diskurtsoan harturikoa.



No hay comentarios:

Publicar un comentario