miércoles, 29 de febrero de 2012

MANUEL AREAREN TESTUA AZTERTZEN

Teoria saioan Tailandiara bidaia egin dugu, elkarri masaiak emanez.

Ostean Manuel Arearen testu landu dugu taldean:
- 2 galdera:
     1- Ona ahal da teknologiak epe hain laburrean hainbeste aurreratzea irakasleen lanerako?
     2- Teknologia gabe zer gertatuko litzateke gaur egungo hezkuntzan?

Teknologia behar beharrezkoa dugu gaur egun, hori gabe ez garelako ezertxo ere ez, bizi garen gizarte honetan. Egun teknologia erabiltzen ez jakitea, garai bateko "analfabeto" izatera bultzatzen gaitu, gaur egun ezinbestekoa delako, dena dago bertatik lotuta. Beraz gure behar nagusi bezala, teknologia ahalik eta hobekien ezagutzea eta erabiltzen ikastea, ipiniko genuke helburu nagusitzat.

Testuaren mamia

Testu honetan zein diskurtso mota dauden informazio gizarteari buruz aipatzen da. Bestetik, zeintzuk diren hezkuntza teknologikoaren alde onak eta txarrak, gero baliabide teknologikoak gure gizartean eragiten dituzten arazoak, ondoren teknologia berrien giza efektuak eta efektu kulturalak, jarraian nolakoa izan den hezkuntza teknologikoaren eboluzioa XX. mendean eta azkenik teknologia berriak hezkuntzan eragiten dituzten arazoak eta hezkuntzaren erronkak teknologia berrien aurrean.

Hitz gakoak
*Globalizazioa.
*Innobazioa.
*Analfabetizazioa.
*Beharkizunak. (Exigencias).
*Transformazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario